domingo, 16 de diciembre de 2018

DREAMS COME TRUE: AMETSAK EGI BIHURTZEA

"Bihotzez, gogoz ta arimaz 
eskatzen badituzu
ametsak, ametsak egi
bihurtuko zaizkizu"

Horrela esaten du Gontzal Mendibilek bere "GAU MAGIKOA ,KAI MAI, KOA MUSIKALEAN".

Abenduaren 15ean Bilboko Arriaga antzokira joan nintzen  Gau Magiko hau ez galtzeko eta nire ametsak egi bihurtzeko prest.


"Kai, Mai, Koa
Jaia Abenduakoa, 
Eguberrikoa,
Kai, Mai, koa
Jaia Abendukoa, Beti
betikoa.
GAU MAGIKOA
Suaren jai beroa
GAU MAGIKOA
Jai giroa, Oles aroa" (...)

Eta....badakizue zer? Bilboko Alde Zaharra magiaz beterik zegoela!!



 eta...jakina hortxe bertan Errege Maguei eta  Olentzeroari idatzi nien nire gutuna ametsaz bete beterik zuelarik


Bilboko alde Zaharra argiz beterik zegoen,  San Nikolas Eleiza ondoan dana distiratsu eta iluminaturik zegoen




Gabonetan oso plan "borobila" izango duzue bazatozte Bilbo Alde Zaharrera


1800. urtean egindako iturrian nago. Lehoiak dira iruditatuta daudenak baina Txakur kalean egoteagatik Txakur Iturria du izena


Gabonetan, betiko lekuak ezberdinak ikusten dira
Hau egun magikoak!!!