sábado, 6 de diciembre de 2025

PAKO GARMENDIAREN OMENEZ: INTELEKTUAL, IRAKASLE ETA EKINTZAILE

Argazkia: L.Zabala

OREKI Fundazioak antolatuta, pasaden abenduaren 3an Deustuko Unibertsitatean (Donostiako Kanpusean) aurkeztu zen liburu berezi bat: "Pako Garmendia (1946-2015), Euskaldunon Egunkariako iritzi-artikulua iritzi artikuluak. Burujabetza, Etika eta Elkarbizitza".
Juan José Etxeberria S.J Deustuko Unibertsitateko Errektoreak aurkeztu zuen  saioa telekonferentzia baten bidez.

Patxi Juaristirekin

Pako Garmendia gure herriaren memoria kolektiboan leku berezia duen pentsalaria izan zela azpimarratu zuten. Euskararen, kulturaren eta bizikidetzaren aldeko konpromiso sendoagatik.
Liburuak  artikulu adirazgarriak ditu eta azpimarratzen da bere bizitzari eta ibilbide akademiko intelektualari buruzko datuak, berak sortu edo parte hartu zuen erakunde, elkarte eta ekimenei buruzko azalpenak.
Pakok beti izan zuen gustuko bertsolaritza eta beti jarraitu zituen Bertsolari Txapelketa Nagusiak.Txapelketa Nagusiko Saioetara hainbat aldiz joan zen Pedro Miguel Etxenike, andres Arizkorreta, Sixto Jimenez, Arantza Urretabizkaia, Juan Jose Ibarretexe, Kepa Bilbao eta Jose Manuel Castellsekin.

Pedro Miguel Etxenikerekin

Pedro Mari Etxenikek, Garmendiaren laguna moduan, azpimarratu zuen batez ere, bere zabaltasuna. Garmendiaren ustez, ditugu baliabide guztiak erabili behar ditugu etorkizunari aurre egiteko, baina izadiari kalterik egin gabe. Pakoren iritziz, gizakiok erantzunkizunez jokatu behar dugu naturarekin, mugak jarri behar dizkiogu gure ahalmenari, erabateko hodamendian erori ez gaitezen.


Euskal tradizioari jarraituz, burujabetza edo gure buruen jabe izatea, geure buruaren arduradun izatea da; geure (eta ingurukoen) egoeraz eta etorkizuna arduratzea.Zentzu horretan, burujabetzak eskubideak baino gehiago betebeharrak, erantzunkizuna edo ardura san nahi du.
Burujabetza ez da  momentu batetik bestera lortzen dena, joanarian baizik, gizarte bizitzaren egunez eguneko eginean.