jueves, 26 de junio de 2025

ORAIN: INFORMATION MADE IN EUSKADI

ORAIN presents itself as a reliable instrument in the context of a society inmersed in fake news, unverified information and the so-called post-truth model.

Iker Gonzalez eta Oihane Mateosekin. Argazkia: Iker Gonzalezen kortesiari esker.

Proiektua dagoeneko martxan dago eta harrera ona izan du. Aurkezleak izan dira: Arantza Ruiz, EITBko albistegietako zuzendaria; Oihane Mateos, ETBko albistegietako zerbitzu digitalaren arduraduna; eta Iker Gonzalez, ORAIN proiektuaren koordinatzailea.

Arantza Ruiz eta Oihane Mateos aurkezpenean.Argazkia: L.Zabala

Iker Gonzalezek datu interesgarriak aurkeztu zituen eta aplikazioaren funtzionamendua eta atal bakoitzaren ezaugarriak azaldu zituen.

Iker Gonzalez aplikazioaren azalpena emanez. Argazkia: L.Zabala

Andoni Aldecoak Boticcelliren La calumnia de Apeles pinturari erreferentzia eginez, ORAIN proiektua sortzen den testuingurua azaldu zuen. Azpimarratu zuen 24 urtetik beherakoen %66k sare sozialak bakarrik kontsumitzen dituztela eta kontsumoaren %60 bideo laburrak direla. Horren aurrean, nabarmendu zuen euskal herritarrek eta euskarazko hiztunek informazio-plataforma fidagarri bat izatea beharrezkoa dela, egiazko eta egiaztatua den informazioa eskaintzen duena.

Andoni Aldekoa, EITB ren Zuzendari Nagusia hitza hartuz. Argazkia: L.Zabala

ORAIN bost ardatz nagusitan oinarritzen da: 30 urtetik beherakoentzako da, euskarari lehentasuna ematen dio, mugikorrean oinarrituta dago, teknologia aurreratuak erabiltzen ditu eta bideoa eta audioa ditu bereizgarri.

Halaber, Adimen Artifiziala erabiliko dela adierazi zuen, EITBren

artxibo eta produktuetan oinarrituta, iturri propioetan bakarrik

Iker Gonzalezen  eta Oihane Mateosen artean

Bestetik, Boticcelliren koadroan oinarrituta azalpen bat egin dezakegu: hamar irudi agertzen dira. Eskuinean, Frigiako Midas erregea ikus daiteke, epaile gaizto gisa irudikatua, Susmoaren eta Ezjakintasunaren artean tronuratua. 
Bi emakume hauek aholku txarrak ematen dizkiote. Epailearen aurrean, monje-itxurako gizon bat dago, Gorrotoa (edo Bekaizkeria edo Haserrea) irudikatzen duena. Honek neska gazte bat, Kalumnia, eramaten du. Neska horren ilea Bekaizkeriak eta Iruzurrak apaintzen dute, eta zurrumurrua ordezkatzen duen zuzi bat darama. Kalumniak, gertatzen ari denaz axolagabe, ia biluzik dagoen gizon bat arrastatzen du, erruki eske eskuak jasota.



ORAIN proiektua tresna fidagarri gisa aurkezten da, albiste faltsuz betetako eta egia-ostearen logikapean funtzionatzen duen gizarte batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario