sábado, 30 de noviembre de 2019

ARQUITECTURE AND WINE

Rafael Moneo gaur Bilbon egon da eta argi dut gizon polifazetiko hau ez dela bakarrik eraikin sortzaile.



Moneoren ustez, berreraikitze batean, adibidez, mantendu behar da erainkuntza baten esenzia eta historia dituen ezaugarriak.

Bilbon badugu hark egindako lan bat: Deustuko Unibertsitatearen liburutegia. Bilbao, gainera, berak esan duenez, bere aitaren hiria izan da.

                                         Iturria: Moneo.com

                                          Arkitektoarekin momentu batean

Donostian badaude Moneok egindako bi lan: Kursaal eta etxebizitzako erainkin bat.Biak hurbil elkarengandik eginda eta guztiz desberdinak.

                                                Iturria: wikipedia

                                             Iturria: El Diario Vasco

Bere proiektoen artean, badaude ere hiru ardoa egitekoak izan zirenak.Kontatu digu nola sortu zuten lan hauek eta haien bilakaera.
Hona hemen Bodegas Palacios-entzat egindako lana (Alfaro, La Rioja)

                                          Argazkia: Guillermo Lopez

Eta hau da Chivite- koa (Chivite, Nafarroa))

                                          Argazkia: Manolo Bascaran.Gastronomia II


Horietariko bat azkena, Valladoliden dagoena berak jabe hartu zuen, "La Mejorada" izena duena.

                                          Iturria: Castillatermal.com

Ardo interesgarriak dira nire ustez eta gaur probatu ditut: Las Norias 2014, Las Cercas 2014, Tiento 2009 eta Tiento 2014



domingo, 17 de noviembre de 2019

NON DAGO PARADISUA?

Pasaden ostiralean Bilbon "Los Secretos" taldeak kontzertu bat eskaini zuen Campos antzokian.

Hainbat urte pasatu eta gero galdetzen diogu geure buruari: Zein da "Los Secretos" taldearen sekretua?. 80 hamarkadan sortutako hainbat talde desagertu dira edo gutxienez gutxitan agertzen dira eszenatokietan baina talde honek zutik jarraitzen du. Benetako miraria dela esan dezakegu.

"Mi Paraiso" izeneko lan berria atera dute


Alvaro Urquijoren ustez sekretua publikoan datza eta holan esan zuen eszenatokian


Alvaro Urquijo eta Ramón Arroyo momentu batean

Azken lanaren izena esanguratsua da nire ustez, azken finean paradisua, Voltairek esan zuen bezala, "ni nagoen lekuan dago"




Argazkiak: L.Zabala