jueves, 3 de septiembre de 2020

KAFEA NEW YORKEN, IZOZKIA ALASKAN, BILBON DENA POSIBLEA DA

Iraila hasi da Bilbon eta arratsaldean aisialdian gustatzen zait izozki bat hartzea. Bueltatxo bat eman dut eta leku batzuk erakutsiko dizkizuet
Hummmm....Izozkiak......Nire gustokoak ALASKA izoztegian aurkitzen ditut, kalitate onetakoak eta giro ona dago bai kanpoan bai barruan.

Alaska izoztegia Marques del Puerto kalean aurkitzen da

Izozki onak aurkitzeaz gain, kafe ona eta pastelak dituzue

Kafezaleak bazarete edo gozokiak zuen gustokoak badira NEW YORK kafetegia gomendatzen dizuet 
Dekorazio polita du eta izugarri gustatzen zait!!! Buenos Aires kalean dago


Irakurtzea ez da garestia.Low cost liburudenda honetan RE READ izenekoan,  denetariko irakurketak aurkituko dituzue (Helbidea: Alameda de Urkijo)


Erosketara joatekotan hementxe duzue oso denda interesgarria
GALERIA 8360 Fernandez del Campo kalean. Dekorazioa, arropa eta artea ....Wow!!!!
Eta arrastsaldea amaitzeko zurito edo ardo txiki bat har dezakezue la Bodeguita-n Poza kalean



Irudiak: Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario