domingo, 6 de marzo de 2022

ABANGUARDIAK ANTONIO GUEZALAkoaren PINTURAN

Bilboko Arte Ederren Museoan ikus dezakezue arte lan hau.Izugarri gustatzen zait koadroa futurismo eta kubismoaren ezaugarriak lan honetan biltzen direlako

Antonio de Guezala

Ate birakaria edo Begoña de la Sotaren erretratua

1927


Argazkia: L.Zabala.
Bilboko Arte Ederren Museoa

Margo lan honetan abanguardiak argi islatzen dira. Honetaz gain, istorio bat kontatzen digu koadro honek: pertsonaia (Begoña de la Sota) Bilboko Carlton hotelean sartzen da Adolfo Guiarden omenezko jaialdi bat zela eta.

Ucelay, Maeztu eta Guezala bera izan ziren ospakizun honen egileak.

Eszenografia eta jantziak ere, diseinatu zituzten. Mugimenduaren ideia adierazten du eszenak.

Museoak dio bezala "Gerra arteko garaian Europan abangoardiak apaltzen ari baziren ere, Espainako testuinguruan artean txundigarria gertatu zen margolan hau".

Artista globala izan zela esan dezakegu estilo eta disziplina desberdinak landu zituelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario